Erre1-Lagun izoztua

 

 

 Gehienetan ez da erraza begiratzen duzuna ikustea.

6
Iruzkinak

Please Login to comment
6 Comment threads
0 Thread replies
1 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Izaro Beitia GonzalezLaia Revuelta BustingorriNahia Badiola CarabelosEneritz Solabarrieta BadiolaNaroa Badiola Eizagirre Recent comment authors
Berriena Zaharrena Gehien bozkatutakoa
Izaro Beitia Gonzalez
Egilea
Izaro Beitia Gonzalez

ERREALITATEA ERAIKITZEN Gehienetan ez da erraza begiratzen duguna ikustea. Bizitzan egiten ditugun aukera guztiek ere ez dute beti zentzua izaten, izan ere, askotan gure nahiek errealitatea ikusteko itsu usten gaituzte, begiak zapi batekin estaliak izango bagenitu bezala. Nahi hauek errealitatea guk nahi bezalakoa bihurtarazten dute eta horrela dena guk nahi bezalakoa dela pentsatzen dugu, ohartu gabe ilusio faltsu batean soilik bizi garela. Argi dago, batzuetan gure buruko imajinazioari bere bidea egiten utzi behar zaiola, denok behar baitugu noizbait norberak sortu duen fantasia mundu horretan barrena murgiltzea errealitatetik zein kezka eta arazo guztietatik urrun. Hala ere, ez dugu utzi behar nahi… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Laia Revuelta Bustingorri
Egilea
Laia Revuelta Bustingorri

IKUSPEGI IZENEKO GILTZA Gaur etxeko giltzak ahaztu zaizkit. Lehen mundu gerraren inguruko azterketarako txuletarekin batera mahai gainean utzi ditut. Eta orain hemen nago, etxe aurreko espaloian eserita aita lanetik itzultzeko zain, nire arduragabekeriaz hausnartzen. Kalea nire historiako azterketa bezain hutsik zegoela iruditu zait duela ordubete ate aurrera iritsi eta eskua poltsiko hutsean sartu dudanean. Baina minutuekin batera nire gogaitasuna jasanezina bilakatzean entretenitzeko zerbaiten bila hasi naiz kale izkinetan eta uste nuenaren kontra, ikuspegi zuzenetik begiratuz gero gauza asko ikusteko gai naizela ohartu naiz. Beste dimentsio batean nagoela dirudi, justu-justu eta umorez banago agurtzen ditudan auzolagunen aurpegiek milaka istorio kontatu dizkidate,… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Nahia Badiola Carabelos
Egilea
Nahia Badiola Carabelos

IKUSTEAN MASTERRA Zer da errealitatea ikusten dugunaz aparte? Denok jaio gara begiratzen jakinik, baina bizitzan zehar, denbora eramaten digu ikustearen eta begiratzearen desberdintasuna bereizten. Badaude oso erraz ulertzen duten gutxi batzuk; baina badaude naiz eta urteak buruari bueltaka pasa oraindik ezberdintasuna ulertzen ez dutenak. Askotan gertatu izan zait kalean zehar neure pentsamenduetan barne joatea, jendeari eta ingurumenari begira, baina neure buruan barne ezer ikusi gabe pasieran ibiltzea. Posible da norbaitek agurtu izana eta ni ez konturatzea nahiz eta begira egon momentu hartan. Kontua da ez naizela begien aurrean dudana ikusten aditua. Horrek master bat merezi duela uste dut nik (baina… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Eneritz Solabarrieta Badiola
Egilea
Eneritz Solabarrieta Badiola

MUNSTROA EZKUTUAN DAGO Telebista piztea baino ez dago, genero indarkeria, tratu txarrak, hilketak…egunerokotasunean arrunt bilakatuta daudela jabetzeko. Berriaren garrantzia galtzeraino. Baina benetan gure inguruan edo geuri gertatzen zaizkigunera arte, ez gara gauza begien aurrean gertatzen ari dena ikusteko eta sinesteko. Zerk eragiten digu sinestezintasun hori? Demagun Amaiak, gure lagunik minenak, badaramatzala pare bat urte mutil-lagunarekin. Askotan adarrak jarri izan dizkio, egiten duen guztia kontrolatzen du (nora joaten den, norekin, zer egiten duen…), gustoko ez badu zaplastekoren bat ere ematen dio… Amaia, ordea, ez da konturatzen mutil horrek ez diola egiten mesederik, kontrol horrek dakarkion kalteaz. Bere lagunek mutila uzteko mila… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre

BEGIRADEN FEEDBACK-A Sistema batean aldaketa bat gertatu ondoren, lehengo egoerara itzultzea helburu duen erantzuna eragiten duen prozesu automatikoa da feedback-a. Agian batzuok horixe egiten dugu, gustatzen ez zaigun zerbaiten aurrean, ikusten duguna onartu nahi ez eta iraganera itzultzeko beharra sentitzen dugulako. Sinestezina den zerbaiti uko egin nahi diogulako 2 aldiz pentsatu gabe. Ikusten ari zarena antzeman, eta ulertu beharra dugu, eta hori zaila egiten zaigu batzuetan, aurretik aipatu dudan modura, ez dugulako onartu nahi. Beldurra diogu aurre egiteari, eta arazoei soluzioak aurkitzeari. Eta gaztetan ez gara konturatzen handitan ere gauza bera egiteko joera izango dugula. Etxeetan, familietan, lagunen artean, kezka… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

NOLABAITEKO AXOLAGABEKERIA ARTISTIKOA, DESORDENARA IRISTEN EZ DENA Zer gara, kantoian, plazan, kiroldegian, geltokian, etxean, presaka dabiltzanen saltzaileen, gazte ausarten eta gitarra jotzaileen begiradetan gu ikustean islatuta geratzen den argazkia bagara? Sorkuntza, nik ulertzen dudan bezala, norberaren bulkada batzuetatik jaiotzen den zerbait da, tripetan garatzen den kezka. Beraz, kalean ikusi dizkizuten pertsona hoiei eragotzi dizkiezun bulkaden bitartez nor zaren ikusten usten diezu, baina ez nor zaren begiratzen. Ikusi nautenek askotan esan didate nolabaiteko axolagabekeria artistikoa erakusten dudala, desordenara iristen ez dena. Baina ni, ni neu, hori baino askoz ere gehiago naiz, soilik begiratzen nautenek dakitena naiz: Hitz egitea asko gustatzen zaion… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1